IKAS JOLAS BERRIRO MARTXAN

Urr, 2020

Ikas Jolas programak bi funtzio betetzen dituen topagune bat eskaintzen du: alde batetik, haurrak ikas ohiturak lantzeko prestatuta dagoen espazio bat; eta beste alde batetik, aisialdirako bakarrik erabiliko den esparru bat, jolasteko eta kirola egiteko esperientziak eta tailerrak eskainiz, ondo pasatzeko eta entretenitzeko helburuarekin.

Ikas Jolas Soroetan

15:30etik 19:00etara astelehenero, D.B.H.ko 1.go eta 2. mailetako ikasleei zuzenduta. Hasiera data azaroaren 2an izango da.

16:30etik 19:00etara asteartero, Lehen Hezkuntzako 4., 5. eta 6. mailetako ikasleei zuzenduta. Hasiera data azaroaren 3an izango da.

Proiektu honetan interesatuta daudenak Prebentzio Komunitarioko Bulegotik pasa beharko dira izen emate orria betetzera. Argibide gehiago izateko Prebentzio Komunitarioko Udal Zerbitzura deitu dezakezue, 943 11 40 00 telefonora.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika