KONTEMPORANEAREN II. EDIZIOA ASTEBURUAN IRUNGO CBAn

Aza, 2017 Irun, Kontemporanea, arte contemporáneo, CBA, creatividad

Kontenporanearen bigarren edizioa egingo da Irunen. Hiriko artista gazteen topaketa bat da, eta beren lanak erakutsiko dituzte azaroaren 25 eta 26an CBAn. Hitzaldiak, proiekzioak, eztabaidak eta kontzertu txikiak jasotzen dira programan.

Irungo Kultura arloak Bitamine Faktoriaren eskutik antolatzen duen arte garaikidearen topaketa honetako erakargarri nagusia hainbat modalitatetako zazpi artisten erakusketa izango da; 'Kontenporanea’ko gazte-batzordeak hautatu ditu artista horiek. Zehazki, CBAn egongo dira Juncal Alfonso Aguilar (pintura), Iraitz Arabolaza (eskultura) eta Miriam Loidi Zulet (eskultura) irundarrak; Oiartzungo argazkilari Onintza Etxebeste; Pau Figueres donostiarra eta hiri esku-hartzeen inguruko bere lanak; Jara Navarras Napal argazkilari nafarra eta Andoni Robles gasteiztarra serigrafia-lanekin.

 

Hautatutako artisten erakusketez gainera, Kontenporanea 2017n jarduera paraleloen programa bat ere izango da: hitzaldiak, kontzertu txikiak eta proiekzioak. Nabarmendu behar da proposamen-multzo handia dagoela serigrafiarekin, diseinu grafikoarekin, ilustrazioarekin eta horma-pinturarekin lotuta, eta esku-hartze artistikoak ere egingo dira; hala nola, perfomancea, instalazioak eta musika-, dantza- eta antzerki-emanaldiak.

 

Larunbat honetan, azaroaren 25ean, irekiko dira ateak, 10:30ean. Programa osoa, ondoren.


Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika