IGANDEKO DOMUSANTU EGUNERAKO NEURRI BEREZIAK HARTU DITU UDALAK

Urr, 2020

Igandean ospatuko den Domusantu Eguna dela eta, Hondarribiko Udalak segurtasun eta osasun neurriak babesteko zenbait neurri hartuko ditu. Hala eman du aditzera Gonzalo Carrionek, Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak.

“Ostiraletik, hilerriaren sarreran kartel informatiboak jarriko dira, eta zenbait puntutan eskuak garbitzeko puntuak jarriko dira. Ezinbestekoa zaigu osasun eta segurtasun neurri hauek martxan jartzea.

Hortaz gain, bi langile uneoro bertan egongo dira, arau hauek bete daitezen eta behar duenari laguntza eskaintzeko asmotan” gehitu du Carrionek.

“Ohikoa den moduan, hilerrirako igoera Gabriel Aresti kaletik egingo da (Abarka jatetxearen aurrean dagoen biribilgunetik) eta irteera aldiz, Torreko Aldapatik (Labreder inguruan).

Gabriel Aresti kaletik igotzen direnak, gero eskuinera egin ahal izango dute Domingotxoenea  eta Aintziondo kaleetatik. Aldiz, Torreko Aldapatik igo ahal izango da baina Atsaden kalera heldu arte, bertan itxiko baita hilerrirako igoera.

“Nahiz eta igandea den Domusantu Eguna, egin beharreko bisitak ahal den neurrian aurreko egunetara aurreratzea eskatzen dugu, pilaketak ekiditze aldera” amaitu du Carrionek.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika