IGANDEAN NAYADE ABESBATZAREN ETA KALAKAN TALDEAREN BATERAKO EMANALDIA

Aza, 2018 Irun, Kalakan, Nayade

Juncal Eizaguirre Kultura ordezkariak asteartean aurkeztu du Nayade Abesbatzak eta Kalakan taldeak batera emango duten kontzertua, datorren igandean, azaroaren 11n, Irunen. Zehaztasun guztiak ezagutzera emateko, udaleko arduradunarekin batera, Andrew Keelan Nayade Abesbatzaren zuzendaria zein Xan Errotabehere eta Jamixel Bereau, Iparraldeko Kalakan talde ospetsuaren kideek eman dituzte azalpenak.

Kontzertua 19.00etan izango da eta sarrera doan izango da Junkaleko elizan. Duela urtebete edo sortu zen lankidetza proiektua, eta hilabete batzuetan ibili dira forma ematen igandean aurkeztuko duten errepertorioari.

Juncal Eizaguirrek eskerrak eman ditu ekimenagatik eta hau azaldu du: “kontzertu hau azaroko kulturaren agendan sartu da hirian hilabete honetan izango diren erreferentziako musika hitzorduen artean. Nayade Abesbatza bezalako musikarako eta abesbatzen kantuarekiko zaletasun handiko Irungo abesbatza baterako, Kalakan taldeak duen ibilbidea kontuan hartuz, sekulako aukera da talde horrekin lan egitea”.

Eszenatokia eta aukeratuko formatua -banaka zein batera interpretatuko kantak- oso berezia izango da kontzertua eta, gainera, lankidetza hori ezagutzera emateko aurreikusten den emanaldi bakarra izango da. Kontzertuaren errepertorioan euskal folklorea, nazioarteko kantuak eta polifonia sartuko dira. Nagusiki, elkarrekin jardungo dute bi taldeek, baina zati txiki batzuetan, banaka arituko dira.

Besteak beste, Media vita, Shenandoah, Juramento, Kantuz, Bai ama, Ikusten duzu eta Bortian ahüzki bezalako kantuak entzungo dira.


Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika