IGANDEAN GIRABIRA EKIMENAREN BARRUKO BESTE JARDUNALDI BAT SOROXARTA PARKEAN

Ira, 2020 Irun , Gira bira, antzerkia, zirkoa, musika

Girabira jarduera programaren barruko hirugarren jardunaldia igande honetan izango da, hilak 20, Soroxarta parkean eta antzerkia izango da protagonista.

Antzerkia, musika eta tailerrak

Eguerdian hasiko dira jarduerak: orduan, 2 Princeses Barbudes " Enaren Kontuek" antzezlana emango dute.

Sinopsia:

Martxoaren hasieran enarak iritsiko dira gure etxera, eta bertan geldituko dira irailaren hondarrera arte. 2princesesbarbudes-ok haien bizimodua eta bidaiak dakarzkizuegu "Enaren kontuak" diskan. Geure uztako hamaika kanta, enaren istorioz josiak: nola egiten duten habia, zer jaten duten, kumeak nola hazten dituzten, zer janzten duten, nora bidaiatzen, zerekin egiten amets.

Dokumetal ornitologiko moduko honetan, Afrikako migraziotik iritsi berri diren lau enara bizardun topatuko dituzue oholtzan, jostailuzko musika-tresnekin eta pop erritmoekin kontzertu bat emateko prest.

Musika familia osoarentzat. Jostailu tresnekin jotako musika leuna; printzesa bizardunaren ahotsa da ipuin-abestien gidari. Doinu itsasgarriak dauzkaten istorioak, letra jostagarriak eta ulertzen errazak, moralismorik gabeak eta ukitu ironikoekin.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika