IGANDEAN, BISITA SENTSORIALA ENDANEAN, ZINEBAIREN ALDE

Urr, 2018 Hondarribia, Endanea, zinebai

Endanea, Hondarribiko lorezaintza zentro ezaguna, oztoporik gabeko euskarazko zinemaren alde: ez du izan zalantzarik Zinebai ekimenaren alde egiteko.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuaren Meta programaren parte da Zinebai proiektua, eta, 2018ko programa osatzen duten gainerako hamalau ekimenak bezala, crowdfunding kanpaina betean dago, oztoporik gabeko zinema libre eta integratzaileagoa egiteko proiektua aurrera ateratzeko beharrezkoak diren funtsak biltzeko. Horrela, entzunezko deskripzioen bidez, euskaraz filmatutako hiru pelikula “ikuserraz” egingo ditu Zinebaik.

Ekimen horren jakitun, Endanea Gardenek oso jarduera berritzaile bat programatu du igande honetarako: Hondarribiko garden centerra ohikoaz beste ikuspuntu batetik ezagutzeko bisita sentsorial bat.

Bi txanda antolatu dira, 10:30ean bata eta 11:00etan bestea, eta 30 minutu iraungo du bisitak. Nahi duen orok parte hartzeko moduan diseinatu da, interesdunek desgaitasunen bat izan edo ez izan, eta biltzen den diru guztia Zinebai ekimenerako izango da. Proiektuari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, sartu goteo.cc/zinebai webgunean.

Nola eman izena?

Bisita sentsoriala egiteko izena eman nahi baduzu, deitu 943 641 710 telefono zenbakira edo bidali mezu elektroniko bat info@endanea.com helbidera.

BISITA SENTSORIALA

LEKUA: Endanea Garden, Jaitzubia auzoa 40, Hondarribia

EGUNA: Urriak 21, igandea

ORDUA: 10:30-11:00 edo 11:00-11:30

PREZIOA: 10 € (4 urtetik beherakoak, doan). Nahi duen ororentzat. Talde txikiak (15 lagun txanda bakoitzean)

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika