Igande honetako LGTBIQ Eguna dela eta

Eka, 2020

Ekainaren 28an LGTBIQ nazioarteko eguna ospatzen da. Munduko leku guztietan bezala, orientazio sexuala errepresio- edo delitu-iturri den herrialdeetan izan ezik. Hondarribiak ere bat egin du LGTBIQ kolektiboari eta, zehazkiago, LGTBIQ herritarrei laguntza eta ikusgarritasuna emateko.

2018az geroztik, Fenomena Kultur Taldeak, Udalarekin lankidetzan, ekitaldi xume bat antolatzen du topaketara eta hausnarketara gonbidatzeko. Horretarako, lehenengo bi edizioetan Lander Berges eta José Cortés izan ditugu, beren esperientzia pertsonala pregoi gisa partekatu zutenak. Haren hitz zirraragarriek agerian utzi zuten zein garrantzitsua den gure bizilagunei entzutea haien bizipenetara hurbiltzeko, partekatzeko, ulertzeko eta ospatzeko.

COVID 19ren osasun-larrialdia dela eta, aurreko urteetan egindako ekintza bertan behera utzi behar dugu 2020an. Agian, aurten inoiz baino zentzu handiagoa izan zezakeen, mundu guztiak jasan baitu konfinamendua, bere borondatearen kontrako entzierro luzea izan delarik.

Hori izan da urte askoan LGTBIQ kolektiboak izan duen sentsazio bera; seguru asko, oraindik ere gugandik hurbil dauden gazte zein ez hain gazte, beren baitan giltzapetuta eta beren sexualitatea askatasunez adierazteko balio edo aukerarik gabe.

Oraindik bide luzea egin behar dela gogoratzeko, kolore anitzeko bandera jarriko da UDALETXEAN eta ARMA PLAZAN, hiriak LGTBIQ kolektiboarekin duen konpromisoa ikusi ahal izan dadin.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika