“IBAI IZENA DUEN ESKUALDEA” IZENEKO MARGO LEHIAKETA IV. EDIZIOA

Mai, 2019 Irun, Hondarribia, Hendaye

Irun, Hondarribia eta Hendaiako Udalek, Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoaren bitartez, “Ibai izena duen eskualdea” izeneko mugaz gaindiko margo lehiaketaren laugarren edizioko oinarriak argitaratu dituzte.

Aurten lehiaketara aurkeztuko diren lanek Bidaso-Txingudiko mugaz gaindiko eskualdean historia eta naturaren arteko elkarketaren gai landu beharko dute. Hau da, Irun, Hondarribia edo Hendaiako eraikin edo elementu historiko bat bere ingurune naturalean irudikatu beharko da. Adibidez, Hondarribiko Carlos V. Paradoreko eskualdeko bistak, Irungo San Martzialgo ermita inguru menditsuan edo Hendaiako Abbadiko Gaztelu Behatokia bere domeinuko lorategiekin izan daitezke lehiaketara aurkeztu daitezkeen lan batzuk.

Aurkeztutako lan guztien artean, epaimahai espezializatu batek lanik onena hautatuko du eta lanik onenak erakusketa ibiltari baten bitartez Irun, Hondarribia eta Hendaian ikusgai jarriko dira. Gainera, irabazleak 500 euro eskuratuko du.

Ekintza honen bitartez eskualdeko ingurune natural eta ondareari merezi duen balioa eman nahi zaio. Lehen edizioan nazioarteko zubiak izan ziren aukeratutako gaia, bigarrenean Txingudiko urmaelak eta 2018ko edizioan bidexka naturalak. Azken edizio horretan Jesús María Sáez de Vicuñaren “Jaizkibeleko bidexka” lana izan zen irabazlea.

Lehiaketan parte hartzeko baldintzak

Parte-hartzaileak adin nagusikoak izan behar dira, auzotasun edo nazionalitate mugarik gabeak eta genienez lan bat aurkezteko aukera izango dute. Lanak abuztuaren 2a baino lehen aurkeztu ahalko dira, egun hau barne, Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Patrzuergoaren instalakuntzetan (Ducoureau Jauregia, Hendaia kalea 8, Irun). Lanak aurkezteko ordutegia astelehenetik ostiralera izango da 9:00etatik 14:00etara eta astelehenetik ostegunera 16:00etatik 18:30etara; ekainaren 11tik aurrera ordutegia astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara izango da; bi kasutan zubiak eta jai-egunetan izan ezik.

Lehiaketaren oinarriak webgune honetan kontsultatu daitezke: www.irunhondarribiahendaye.com.


Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika