IA 3000 MERKATARITZA BONO ERABILI DIRA ORAIN ARTEAN HERRIKO ESTABLEZIMENTUETAN

Aza, 2020

Euskadi Bono Merkataritza kanpainaren orain arteko balorazioa egin du Hondarribiko Udalak. Dagoeneko ia 3000 bono erabili dira Hondarribian izena emana duten saltokietan. Hala eman du aditzera prentsaurrekoan Maria Serrano Merkataritza, Turismo eta Ekonomia Sustapeneko Zinegotziak. Kanpaina Eusko Jaurlaritzak abian jarri, eta Udalak 300.000 euroko ekarpena egin du Hondarribiko establezimenduetan kontsumitzeko.

“Epea abenduak 31 arte irekita dago, eta dagoeneko, 6 dendetan amaitu dira bonoak, eta hori oso seinale ona da. Saltoki bakoitzean 213 bono jarri dira, eta orain 26 dira bono hauek erabiltzeko aukera daukaten dendak. Orain artean balorazio positiboa egin beharrean gaude Udaletik, eta hiritarrari dei egiten diogu ekimenean parte har dezan eta herriko merkataritzan eragin dezan”.

“”30 euro gastatuta, automatikoki 10 euroko deskontua aplikatzen da zuzenean. Herritar bakoitzak lau bono dauzka eskura, eta baldintza bakarra, 18 urtetik gorakoa izatea da. Lau bonoak denda desberdinetan erabili ditzake, edota denda berean ere” zehaztu du Serrano zinegotziak.

Establezimenduen berri www.hondarribia.eus gunean aurki daiteke.

Turismo bonoen inguruan

Osasun egoeraren okertze honek ostalalaritzaren halabeharrezko itxiera ekarri du, eta hala, turismo bonoak erabiltzeko epea luzatu egin. Hain zuzen ere, azaroaren 30 arte daukate epea establezimenduek kanpainara atxikitzeko, eta Udaletik, ikusita zein ongi funtzionatzen ari diren merkataritzako bonoak, ostalaritzako establezimenduei dei egin nahi diegu izena eman dezaten kanpainan.

“Turismo bonoak erabiltzeko aukera 2021eko maiatzak 31 arte luzatuko da, aurretik izena eman duten establezimenduetan. Jakin badakigu oso garai zailak bizitzen ari direla ostalariak, eta kontaktuan gaude beraiekin ia zertan laguntzerik daukagun. Neurri batzuk hartu dira jadanik, eta beste batzutan pentsatzen ari gara datorren urteari begira, eta adibidez turismo bonoen kanpaina hau zentzu horretan lagungarria izango zaiela uste dut” amaitu du Serranok.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika