HURRENGO JARDUERAK PROGRAMATU DITU OIASSO ERROMATAR MUSEOAK

Api, 2018 Irun, Museo Oiasso, Grecia

Periplo elkartearekin elkarlanean, apirilaren 27an, ostiralean, Oiassoko III. Jardunaldi Grekoa egingo da. Jarduera horrek kultura heleniarraren ezaugarri batzuk azaltzen ditu, hitzaldi bat eta dastatze gastronomiko bat eskainiz. Hitzaldia, 18:30etatik aurrera, "La vida en torno a un plato de comida en la Grecia clásica y moderna" izenburua duela, José Ramón Arana filosofia eta hermeneutikako irakasleak eta Sisy Koraky Lehen Hezkuntzako eta Eskolaurreko maistrak emango dute. 20:00etan, showcooking-a egingo da, eta 20:30etik aurrera, dastatze gastronomiko bat gozatu ahal izango dute parte-hartzaileek ohizko errezeta grekoekin. Sarrerak, 8 euro, aurretik izena emanda. Toki kopuru mugatua.

Ilustrazio arkeologikoaren tailerra

Azkenik, Oiasso Museoak epea ireki du ilustrazio arkeologikoaren tailerraren bigarren edizioan parte hartzeko izena emateko; maiatzaren 26ko larunbaterako programatuta dago. Ilustratzaileei, arkeologoei eta horrelako lanetan interesatuta dauden guztiei zuzenduta dago. Adierazi behar da ez dela ezagutzarik eduki beharrik aurretik. Tailerra lehen edizioaren jarraipena izango da, baina baita zerotik hasten diren berrientzako ere. Honako hau da jardueraren ordutegia: goizean, 10:00etatik 14:00etara, eta arratsaldean, 16:00etatik 18:00etara. Parte hartzeko prezioa, 35 euro, aurretik izena emanda.

Bi jardueretarako, ohizko harreman-bitartekoz izena eman behar da: Museoko harreran, 943.63.93.53 telefonoan edo actividades.oiasso@irun.org posta elektronikoaren bidez.

Udako ordutegia

Era berean, Oiasso Erromatar Museoak jakinarazi du astearte honetatik aurrera sartuko dela indarrean udako ordutegia: asteartetik larunbatera, 10:00etatik 20:00etara eta igandeetan, 10:00etatik 14:00etara.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika