Hondartzen zaintza luzatu da

Ira, 2020

Eguraldi ona heldu den asterako ere iragarri digutela ikusirik eta SDIS 64 delakoarekin adostu ondoren, Hondarraitzeko ezker aldea (Zokoburutik «La Croisière» egoitzarainoko tartea) zainpean izanen da irailaren 14 eta 15, astelehen eta asteartean, 12 orenetatik 19 orenetara.

Gogoan har ezazue iraileko asteburuetan ere ohi bezala zaindurik izanen dela hondartza alde hori, hau da, 2020ko irailaren 19 eta 20 eta 26 eta 27ko asteburuetan, betiere 12 orenetatik 19 orenetara.

Data horietatik at, Omiasainduko oporraldirarte, eguraldia alde eta mareen baldintzengatik jende anitz bilduko dela pentsatzekoa bada, bainua une batzuetan zain dezakete SDIS delakoak edota elkarte sareak, dituzten giza baliabideen arabera.

LASAI-LASAI BAINA ZAITEZTEN

Beste aldetik, uda honetan gertakari larririk ukan ez badugu ere, kontuan har hondartzetan ageri-agerian diren bainu banderatxoak:

Berdea: bainu zaindua eta arrisku berezirik ez

Hori-laranja: bainu arriskutsua baina zainpean

Gorria: bainatzea debekaturik da

Ubela: bainatzea eta ur jarduerak debekaturik dira bainatze uren kalitatea txartu delako edo txartzeko arriskua dagoelako.

Azkenik, ez ahantz oraindik kezkagarri den osasun testuinguru honetan gorde behar diren tarteak gordetzea.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika