HONDARTZAKO DENBORALDIA OFIZIALKI IREKI DA HONDARRIBIAN

Eka, 2018 Hondarribia, hondartza, uda

Gaur , ekainak 15, hondartzako denboraldia ireki da ofizialki. Datorren irailaren 15 arte zabalik egongo da beraz Hondarribiko hondartza eta erabilgarriak izango dira aldagelak, Gurutze Gorriaren bigilantzia, eta udan zehar antolatzen diran ekitaldi desberdinak ere.

“2018 urte honetan hondartzarako Udalak daukan aurrekontua 230.000 eurokoa da. Hondarribiko hondartzaren azalera 80.000 metro karratukoa da, beste 700 m2 aldagela eta komunetarako” esan du Juan Mari Altunak, Zerbitzuetako zinegotziak. “Lan eta esfortzu handia egiten da hondartza behar moduan egoteko, bai Udalaren aldetik, baita Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik, hau baita garbitzeaz arduratzen dena. Hondarribiarrentzat eta gure artera etortzen direnentzat azpiegitura garrantzitsu bat da eta bihartik aurrera erabiltzeko moduan egongo dira”.

Juan Mari Altunak esan duenez, “aurten hondartzan egin den hobekuntzarik nabarmenena bainatzeko eremu Segurua hobeto mugatu dela masta batzuk jarriz”

Halaber, aurten Minbiziarek aurkako elkartearekin batera, kanpaina bat martxan jarriko da Azaleko mimbizia sahiesteko. Beste aldetk, urtero bezala kirol ekintza asko egongo dira denboraldi osoan zehar

Altunak eskerrak eman nahi izan dizkio “Hondartza behar bezala mantentzeko lan egiten duten eta egiten duten pertsona guztiei eta baita Gurutze Gorriko kideei ere segurtasuna bermatzeagatik.

Hondarribiko hondartzako instalakuntzak

Komunak: 9.00etatik 20.00etara

Emakumezkoak: 6 WC, 1 WC ezinduentzat eta 8 konketa

Gizonezkoak: 6 WC, 1 WC ezinduentzat, 3 konketa eta 3 pixatoki

Aldagelak: 10.00etik 20.00etara. 3 euro ordaintzen dira, horietatik 2 fidantza moduan. Amaitzerakoan bueltatzen dira.

Emakumezkoak: 5 dutxa eta banakako aldagela

3 WC

6 konketa

Dutxa eta aldagela kolektibo

Ezinduentzako aldagela

Gizonezkoak: 5 dutxa eta banakako aldagela

3 WC

3 konketa

3 pixatoki

Dutxa eta aldaketa kolektibo

Ezinduentzako aldagela

Gurutze Gorria: Ekainak 15etik irailak 15era, egunero. Ekainean eta irailean, 11.00tatik 19.00tara lan egiten dute eta uztaila eta abuztuan aldiz, 10.30Etik 20.00ak arte.

Gainera, esandako instalazio hauetatik kanpo, hondartza eta inguruan honako hau topa daiteke: 6 dutxa lau isurikoak, 6 iturri bikoitz eta 5 hankak garbitzeko gune

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika