HONDARTZAKO APARKALEKUA ETA PORTUKO TAO ZERBITZUA ABIAN EGONGO DA IRAILAK 15 ARTE

Ira, 2020

Udalak jakinarazten du, hondartzako aparkalekua eta Portuko TAO zerbitzua abian egongo dela irailak 15 arte.

Juan Mari Altuna Hiri Segurtasunerako zinegotziak adierazi duenez, “beste urteetan, Jaiak zirela eta, Bentako aparkalekua itxi egiten zen irailaren hasieran eta horrekin batera Portuko TAO baliogabetu eta hondartzako aparkalekua itxi egiten genuen.

Aurten, udan jarraitu dugun bide berdina jarraituko dugu irailak 15 arte emaitza onak eman dituela ikusita”.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika