HONDARRIBIKO UDALAREN MEZUA HONDARRIBIA BLUES FESTIVAL 2019 EKITALDIARI BURUZ

Mai, 2019 Hondarribia, Blues

Jakinaren gainean gaude denok Hondarribiko Blues jaialdia antolatu den azken 13 urteotan lortu dituen garrantzia eta ospeaz.

Udalaren inplikazioa jaialdi honekin erabatekoa izan da epe horretan zehar: sustatzaile nagusi/ handiena izan da, parte hartu du beste laguntzaile batzuen bilaketan eta proposamenak egin ditu jaialdi honen antolaketa finkatzeko.

Baina ekitaldi honek hartu duen dimentsioa, eta Udalarentzat jaialdiak eragiten duen ahalegin ekonomikoa kontuan izanik iritsi da unea hausnarketarako epea zabaltzekoa, betiere jaialdi honek eskatzen duen inbertsio publikoari ezarri dakizkiokeen administrazio araudiko baldintzak betez.

Beraz, Udalak urtebeteko tartea irekitzea erabaki du jaialdi hau erarik hoberenean laguntzeko zein den aztertu eta abian jartzeko; horrela 2020an ekitaldi honek gutxienez aurreko urteetan izandako arrakasta bera eduki dezan, administrazio-araudia erabat eta zorrotz beteaz.

Oraingo epe honetan ez dugu baztertzen ekitaldi eta kontzertuak burutu ahal izango direnik, Hondarribia eta bluesaren arteko harremana bizirik mantendu dadin, jaialdia berriro ospatzen den arte.



Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika