HONDARRIBIKO UDALAK BERE ZERBITZUAK ESKAINTZEN JARRAITZEN DU AZKEN ERREGE DEKRETUAREN ONDOREN

Mar, 2020 Hondarribia, covid-19

Martxoak 29ko 10/2020 Errege Dekretua argitaratu ondoren, Udalak jakinarazi nahi du bere jarduera eta zerbitzuak eskaintzen jarraitzen duela.

Txomin Sagarzazu Alkateak esan duenez, “ezinbestekoak bezala definitu ditugu segurtasuna (Udaltzaingoaren bidez), gizarte laguntza (Gizarte Zerbitzuen departamentua), hiritarraren arreta telefoniko eta telematikoa (BAZen bidez), Udal Langileen Brigada Hiriaren mantenimendurako, eta Informatika departamentua gainontzeko departamentuen telelana errezteko”.

Esan bezala, beste departamentuak telelana erabiltzen ari dira egunero bere ordutegietan. Edozein duda edo iradokizun izanda, udala@hondarribia.eus postara idatzi edo 943 111213 zenbakira deitu.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika