HONDARRIBIKO UDALAK BAT EGITEN DU "GUZTION ARTEAN" BOLONDRES SARE HERRITARRAREKIN

Mar, 2020 Hondarribia, covid-19

Hondarribiko Udalak bat egin du Eusko Jaurlaritzak abian jarri duen ‘GUZTION ARTEAN’ sarearekin. Hala eman du aditzera Txomin Sagarzazu Alkateak.

“Bizi digun larrialdi egoera honetan, solidaritatea ezinbesteko balorea da” dio Sagarzazuk. “Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzatik antolatu den ‘Guztion Artean, Elkartasun Sare Antolatuarekin’ bat egin dugu, eta laguntzeko prest dauden herritarrei deia luzatzen diegu, beti ere segurtasun gomendioak jarraituz. Gutxienez 17 urte izan behar ditu bolondresak, eta gehienez 65. Telefonoz deitu egin behar da 945222222 zenbakira”.

Sarea herritarren erantzun solidarioa bideratzeko tresna bat da, eta, modu boluntarioan, etxetik atera ezin diren pertsona asintomatikoei lagundu nahi die haien babesa bermatzeko.

70 urtetik gorakoa bazara eta/edo mendekoa, sintomarik ez baduzu (sukarra/arnas sintomak, bereziki eztul lehorra edo arnasa hartzeko zailtasuna), familiaren laguntzarik ez baduzu eta laguntza behar baduzu, deitu 945222222 telefonora (24 ordu).

UDAL BULEGOEN ARRETA TELEFONO ETA TELEMATIKOKI

Udalak gogorarazten du, Udaltzaingoaz gain, hiritarrari arreta eskaintzen zaiola telematikoki eta telefono bidez.

Nahiz eta fisikoki itxita egon, BAZ-ek arreta eskaintzen du ohiko ordutegian 943111213 eta udala@hondarribia.eus bidez, eta gainontzeko departamentuak ere lanean daude, pertsona bat departamentuan eta gainontzekoak telematikoki.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika