HONDARRIBIKO PARADOREAREN 50. URTEURRENA DELA ETA JARDUERA DESBERDINAK ASTEARTEAN

Ira, 2018 Hondarribia, Parador, Aniversario

Datorren asteartean, irailaren 18an, Hondarribiko Paradoreak 50 urte beteko ditu ireki zenetik, 1968ko irailaren 18an. Hori dela eta jardunaldi berezia prestatu da, hitzaldi, argazki proiekzio eta bi bisita gidaturekin.

Arratsaldeko 17:00etan ARMA PLAZA Fundazioarekin, bi bisita gidatu egingo dira Paradorera. Aurretiaz erreserba egin behar da 943645500 telefonoan.

18:00etan Koldo Ortega historialariak Paradorearen historia azalduko du hitzaldi batean. Gaztelua izatetik Paradorea izatera eta ordutik aurrerakoak azalduko dira.

Ondoren ate irekien jardunaldia burutuko da Paradorean.


Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika