HONDARRIBIKO ONDAREA MODU EZBERDINETAN EZAGUTZEKO ESKEINTZA ARMA PLAZATIK

Uzt, 2019 Hondarribia, turismo

Hasi berria dugun uztailaren lehenetik, Hondarribiak gure ondarea ezagutzeko eskaintza zabala dauka uda honetarako ARMA PLAZA Fundazioaren bidez. Hirian zehar egunero bost bisita gidatu, tren berdean ibilaldi panoramikoak igande, astelehen eta astearteetan edota Guadalupeko Gotorlekuan bisitak baita bertako bunkerren inguruan ikasteko aukera lirateke nagusienak.

“ARMA PLAZA Kultur eta Turismo Informazio Gunetik koordinatzen da eskaintza’ dio Maria Serranok, Turismoko zinegotziak. “Antolatzen diren ekimenak ez daude bakarrik turistentzat pentsatuak. Hiritarra edo bertakoentzat ere irekita daude, adibidez, udan egunero goiz eta arratsaldez eskaintzen ditugu bisita gidatuak, goizeko 11:00tan lehena eta 16:30ean azkena. Euskaraz, erderaz, frantsesez eta ingelesez izango dira”.

“Tren Berdeari dagokionez, igande, astelehen eta astearteetan izango da, goiz eta arratsaldeko ordutegiarekin. Astelehen eta asteartean, trena Guadalupeko Gotorlekura igoko da gainera. Martxan jarri genuenetik oso harrera ona izan du trenak, bai bertakoentzat baita turistentzat ere hiria ikusteko modu oso egokia dela iruditzen zaigu’ dio Serranok. Gogoratu behar da Tren Berde Panoramikoa Javier Ugarte kalean hartzen dela.

“Guadalupeko Gotorlekuari dagokionez, ostirala, larunbata eta igandetan irekiko da. Igandeetan bisita goizeko 11:00tan izango da, eta ostirala zein larunbatetan bunkerren inguruan ikasteko aukera egongo da” gehitu du Serranok.

Antolatu diren bisiten eta ekimenen informazio osoa: http://www.armaplaza.eus/eu/ibilbideak, eta informazio gehiagorako ARMA PLAZAn (943 643677 edo 943644623) edo email bidez armaplaza@armaplaza.eus .

ARMA PLAZAko kultur eta informazio gunea astelehenetik larunbatera 9:30etik 19:30eara irekitzen da.


Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika