Hondarribiko Olentzero eta Mari Domingi ikusteko sarrerak

Abe, 2020

Datorren asteazkenean, abenduak 23, Olentzero eta Mari Domingi Kasino Zaharrean izango dira, eta haurrak txandaka pasa ahal izango dira haiek ikustera.

Ezinbestekoa da aurretik sarrerak hartzea, asteartea (hilak 22) arte Arma Plazan (turismo bulegoan) eskura daitezke 10:00etatik 18:00etara.

Olentzero eta Mari Domingi ikusi gabe haur bakar bat ere gera ez dadin, helduei erantzukizuna eskatzen dizuegu eta, ahal izanez gero, haurrak heldu bakar batekin joan daitezen eskatzen dizuegu.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika