HONDARRIBIKO MINTZALAGUNERAKO IZEN EMATEA BIGARRENEZ ZABALIK

Ots, 2018 Hondarribia, mintzalaguna, euskara

“Mintzalaguna, hartu, eman eragin” lelopean aurkeztu zen Hondarribiko Mintzapraktika egitasmoaren 2017-2018 ikasturterako izen emate kanpaina, eta urriaren erdialdera hasi ziren mintzalagun taldeak biltzen. Momentu honetan 70 mintzalagunek dihardute egitasmoan 13 taldetan banatuta.

Astero ordu betez taldetan euskara praktikatzeko biltzen diren mintzalagunez gain badira antolatzen diren ekintzetan soilik parte hartzen duenik ere eta denak batuta 75 bat pertsonek osatzen dute Hondarribiko Mintzalaguna.

Urtarrilean bigarrenez zabaldu da Mintzalagunean izena emateko aukera. Dagoeneko martxan dauden taldeetan hasteko aukera izango dute izen ematen dutenek edo eta talde berriak sortuko dira ordutegi eta egun berrietan.

Mintzalaguna, euskara praktikatu nahi duen orori zuzendurik dago eta hauen bidelagun izan nahi dutenei. Azken hauei ere deialdia egin nahi diegu gainera talde berriak sortzeko bidelagunak behar ditugulako egitasmoan.

Zergatik eman izena Mintzalagunean edo Gurasolagunean?

   Euskaraz lasai eta lotsarik gabe hitz egin ahal izango duzulako.
   Herria euskaldunago bihurtuko duzulako.
   Beste guraso batzuekin euskaraz aritzeko une eta guneak aurkituko dituzulako.
   Besteei euskaraz bizitzen lagunduko diezulako.
   Gustatzen zaizkizun gauzak egingo dituzulako.
   Zure etxeko eta familiako hizkuntza ohituretan eragingo duzulako.

Izen emateko bideak, alde batetik Euskara Zerbitzuan (Pampinot kalea 12-14), telefonoz 688865398 zenbakian eta postaz, mintzalaguna@hondarribia.eus helbidean.


Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika