HONDARRIBIKO MERKATARIEI ZUZENDUTAKO IKASTARO DIGITALA ANTOLATU DU UDALAK SALTOKIAK IREKITZERAKO ORDURAKO

Mai, 2020

Datorren astelehenean, Hondarribiko Udalak ‘Prestatu zure denda berriz irekitzeko’ ikastaro digitala antolatu du herriko merkatariei begira. Arratsaldeko 17:30ean izango da Celestino Martinez retail marketinean espezializatutako aholkulari eta hizlariaren eskutik.

“Merkatariak ahal dutena egiten ari dira bezeroak berreskuratzeko eta dendak merkatuaren errealitate berrira egokitzeko. Erreferenterik gabe, zaila da normaltasun berri hori nolakoa izango den aurreratzea eta ibilbide-orri bat eraikitzea” esan du Maria Serrano Sustapen Ekonomikorako eta Merkataritza zinegotziak.

Data: maiatzak 11, 17: 30ean

Gehienezko parte-hartzaile kopurua: 50 plaza e

Nori zuzenduta dago: Hondarribiko Merkataritza. DOAN.

Zer beharko duzu: Interneterako konexio egonkorra eta zoom plataforma zure gailuan instalatuta edukitzea. Hemen deskarga dezakezu, WWW.ZOOM.US. Berresteko helbide elektronikoan bilerarako esteka bidaliko zaizue.

Prestakuntza pantailarik eta soinurik gabe egingo da, hau da, izena ematen duzuenok prestatzailea eta moderatzaileak ikusi eta entzun ahal izango dituzue, baina ez duzue mikrofonorako sarbiderik izango eta ez zaizue pantailan ikusiko. Galderen txanda hasitakoan, galderak idatziz egingo dira txataren bidez, eta moderatzaileek irakasleari planteatuko dizkiote.

CELESTINO MARTÍNEZ – HIZLARIA

Celestino Martínez retail marketinean espezializatutako aholkulari eta hizlaria da.

Gaur egun Actualiza Retail aholkularitza-enpresako zuzendaria eta aholkularia da, eta erakunde eta unibertsitateekin lan egiten du prestakuntza-programetan eta nazioko merkataritza proiektuetan.

Communication managerra ere bada Flow the retail partnerren.

20 urte baino gehiagoko esperientzia du retail-aren munduan, eta hainbat libururen egilea da, hala nola, "100 comercios vascos con los aprender", eta Actualiza Retail podcast-a zuzentzen eta aurkezten du.

Normalean, hizlari eta dibulgatzaile gisa aritzeko deitzen zaio, bai ekitaldi profesionaletan, bai Espainiako eta Latinoamerikako komunikabideetan.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika