HONDARRIBIKO LEINUAK, HERRIKO ABIZEN HISTORIKOEN INGURUAN INFORMAZIO INTERESGARRIA

Api, 2020

Hondarribiko Udal Artxibategiak kudeatuta, ‘“Hondarribiko leinuak’ Fermin Olascoaga Ortiz ikertzaile hondarribiarrak egindako genealogia azterketa historikoak Udal web orrian kontsulta daitezke.

“Azterketa hauek bidea ematen digute Hondarribiko familia askoren sustraiak berreraikitzeko eta, ondorioz, informazio handia ematen digute gure Hiriaren historiari buruz” esan du Juan Luis Silanes Kultura zinegotziak.

“Argitalpen digital honetan gauzatzen den proiektu hau ikerketa historiko xehe eta arduratsu baten emaitza da, eta ordu asko (urte asko) behar izan dira artxiboko dokumentuetan eta bibliografia espezializatuan ikertzen.

Eskerrak eman nahi dizkiot Fermin Olaskoagari, bai egindako lan ikaragarriagatik, baita denon eskutan jartzeagatik ere” dio Silanesek.

Honako abizen hauen historia kontsulta daiteke: Alcain, Amunarriz, Berrotaran, Campandegui, Casadevante, Elduayen, Emazabel, Fuenterrabía, Higos, Iridoy, Olaizola, Olascoaga, Oronoz, Sagarzazu, Sorondo, Susperregui, Tife eta Virto.

Informazio guztia hemen

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika