HONDARRIBIKO INAUTERIAK

Ots, 2020 Hondarribia, carnavales

Dena prest dago Hondarribiko Inauterietarako. Gaurtik astelehenera zentratuko dira jarduera gehienak. Informazio guztia hemen:

Martxoak 1 arte: ARMA PLAZAn kartel lehiaketan parte hartu duten lanen erakusketa. Astelehenetik larunbatera 10:00etatik 18:00etara irekitzen da eta igandetan 10:00etatik 14:00etara.

Otsailaren 20an, osteguna: Alde Zaharrean zehar, 18:00etatik aurrera Hondarribiko Musika eta Dantza Eskolak antolatuta, ikasleen Inauteri Kalejira.

Otsailaren 21an, ostirala: Parodia ARMA PLAZAn, Mugiri Kultur Elkarteak antolatuta.

Otsailaren 22an, larunbata:

• 9:00etan Saindutik abiatuta: Emeki Elkarteak antolatuta, Mairuak Baserriz-Baserri.

• 12:30ean, Abiyuan Txaranga herriko kaleetan zehar ariko da.

• 14:30ean, herri bazkaria Arma Plazan. Ezinbestekoa izango da mozorratua joatea. Sarrerak agortuta.

• 15:30ean, Euskal Inauteria Baserriz-Baserri, Meakako Adixkideak Dantza Taldea eta Egoipar Meaka Euskal Dantza Taldeen eskutik.

• 17:00etatik aurrera, Gazteria Arloaren eskutik, Gaztelekua - Puntal Eskolan, Inauterietako Mozorro Festa.

• 18:00etatik 24:00etara, Alde Zaharrean, “La 3” taldeak antolatuta, Peña Poteo txarangarekin animazioa, eta DJ KANUren animazioarekin.

Otsailak 23, igandea: 10:30ean hasita, Inauterietako desfilea: Arma Plaza, Minasoroeta, Sabin Arana Goiri, Bernat Etxepare, Zuloaga eta San Pedro kaleak zeharkatuko dira.

Otsailak 23, igandea 19:00etan: Itsas Etxea Auditoriumean, Sun Magoaren ‘Liluraren laborategia’ ikuskizuna. Sarrera 4 eurotan.

Otsailak 24, astelehena: 19:30ean Udaletxeko Areto Nagusian, Inauterietako sarien banaketa.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika