HONDARRIBIKO HATXERUAK’ LIBURU ETA IKUSENTZUNEZKO HUNKIGARRIAREN AURKEZPENA

Urr, 2019

Topetaraino bete zen atzo Itsas Etxea Auditoriuma Mikel Jauregik idatzitako ‘Hondarribiko Hatxeruak’ liburua eta Beñardo Lazkanotegik eta Markos Sodupek burututako ‘Sentimentuari ateak zabaltzen’ izeneko ikusentzunezkoaz gozatzeko.

Oso ekitaldi hunkigarria izan zen. Haseran, Txomin Sagarzazu Hondarribiko Alkate eta ARMA PLAZA Fundazioko presidenteak, Beñardo Lazkanotegi ikusentzunezkoaren arduradunak eta Juantxo Lapitzek, Hatxeroen Eskuadrako ordezkariak hitzegin zuten.

Txomin Sagarzazu Alkateak eskerrak eman zizkien “Mikel Jauregiri eta proiektu eder honetan gogor lanean aritu diren guztiei. ARMA PLAZA Fundazioaren sorrerako helburua da Hondarribiko ondarean indartzea, baita asmo berean dauden hondarribiarrei helburu hori lortzeko asmotan laguntzea”.

Bigarren saioa gaur izango da arratsaldeko 19:00etan gune berean. ARMA PLAZA Fundazioaren koordinazioarekin eta babesarekin garatzen den proiektua da.

Liburua, ikusentzunezkoa barnean duen pen drivearekin batera, 40 eurotan saltzen da, ARMA PLAZAn, baita Hondarribiko Artzu eta Sokoako liburudendetan, eta Irungo Brontë liburudendan.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika