HONDARRIBIKO ESKULTUREN IBILBIDE ETA AZTERKETA BIRTUALA PROPOSATU DU ARMA PLAZA FUNDAZIOAK

Mai, 2020

Hondarribiko eskultura guztien ikerketa sakona egin du ARMA PLAZA Fundazioak. “Juan Antonio Saez fundazioko laguntzaileak egindako lan bikaina da oraingoan aurkezten duguna” esan du Txomin Sagarzazu Hondarribiko Alkateak eta ARMA PLAZA Fundazioko patronatoko presidenteak.

“Gure hiriko ondarea zabala da eta edozein txokotan horren adibideak aurki ditzazkegu. Monumentuak, eskulturak, paisaia bereziak... batzuetan oharkabean pasatzen zaizkigu edo ez ditugu haintzat hartzen.

Oraingoan, ARMA PLAZA Fundaziotik azaleratu nahi ditugu. Haien kokalekuaren eta berezitasunaren zergatia, hor kokatuta zenbat denbora daramaten eta zer transmititu nahi diguten ezagutzera eman nahi dugu. Denetara 43 lan aztertu eta sakondu dira” dio Sagarzazuk. “Juan Antonio Saezek eskultura eta monumentu guztien zerrenda eta azterketa egin du, eta herritarren eskura jarri. Eskerrak eman nahi dizkiot lan bikain honengatik, ziur nago oso baliagarria izango dela askorentzat” gehitu du Sagarzazu Alkateak. Bisita birtual honen bidez Hondarribiko eskulturak ikusteko aprobetxa ezazu hurrengo estekan

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika