‘HONDARRIBIKO BALEA’, HAURRENTZAKO EKITALDIA ARMA PLAZA FUNDAZIOA ETA SANTA MARIA ARTE TAILERRAREN ESKUTIK

Mar, 2019 Hondarribia, Arma Plaza

Martxoan sartuta gaude eta horrekin batera Euskal Kostaldeko Museoen Sarearen hilabetea, interpretazio zentroak eta bestelako ondare baliabideak batzen dituen elkarlanerako topagunea izateko sortua den sarea dago.

Ekimen honen barnean ARMA PLAZA Fundazioak, Santa Maria Madalena Tailerraren laguntzarekin batera, ‘Hondarribiko Balea’ izena duen doako umeentzako jarduera antolatu du. 

Martxoaren 16an izango da, goizeko 11:00tan ARMA PLAZA kultur eta turismo informazio gunea. Ordu t’erdiko iraupena izango du, doakoa da eta 6 urtetik gorako haurrentzat zuzentzen da.

Erreserba egitea ezinbestekoa izango da ARMA PLAZA kultur eta turismo informazio gunean izena emanez, 943 64 36 77 zenbakian edo armaplaza@armaplaza.eus posta elektronikoan.


Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika