HONDARRIBIA REGGAE TOWN JAIALDIAREN BIGARREN EDIZIOA IZANGO DA LARUNBATEAN

Abu, 2018 Hondarribia, misuka, jaialdia

Musika jaialdi bat gehiago izango du aurten Hondarribiko udarako egitarauak. Reggae musika, eta bere baitako erritmo ezberdinak entzuteko aukera egongo da Hondarribia Reggae Town jaialdiaren bigarren edizioan. Larunbata honetan, Alde Zaharreko Apezpiku plazan. 18:00etan hasiko da festibala, eta 1:00 arte ariko dira taldeak.

Halere, aurten arratsaldeko 15:00etatik Gipuzkoa plazatik abiatuta, Barbass Sound taldea eta bere ‘Furgopeta’ kalez kale ariko dira bazterrak alaitzen.

Reggearen hainbat aldaera landuko dituzte taldeak honakoak izango dira: Andaluziatik etorritako ‘Barbass Sound’, ‘Bassherri Sound and Gustab’ bizkaitarrak, ‘Wild Value’ eta ‘Sista Kata’ irundarrak, eta ‘Afu Ra’, New York-etik datorren raperoa.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika