HONDARRIBIA ELKARLANEAN, IGANDEAN BUTROI PASEALEKUAN

Ira, 2018 Hondarribia, asociaciones, ONG

Zazpigarren urtez jarraian “Hondarribian Elkarlanean” jardunaldia antolatu du Hondarribiko Udalak, eskualdean lan egiten duten Gobernuz Kanpoko Erakundeei eta elkarteei zuzenduta. Igande honetan izango da, irailak 30 eta goizeko 11:00etatik eguerdiko 14:30era. Aurkezpena Areto Nagusian burutu da eta han izan dira Arantxa Berrotaran, Gizarte-zerbitzuetako zinegotzia, baita ekimenean parte hartuko duten hainbat erakunde eta elkarteetako ordezkari ere.

“Haien jardueraren inguruan hausnartzea, informazioa eskaintzea eta laguntza ematea da saioaren helburua. Goizean zehar, erakusketa egingo dute parte hartuko duten elkarte eta erakundeek, Butron pasealekuan, 11:00etatik 14:30etara. Denetara 27 gobernuz kanpoko erakundek eta elkartek parte hartuko dute jardunaldian” esan du ArantXa Berrotaranek

“Udalak eskerrak eman nahi dizkie gurekin batera lan egiten duten Gobernuz Kanpoko Erakunde eta Gizarte Zerbitzuen alorrean lan egiten duten elkarte guztiei”.

“Elkarteak eta GKEak kalera gerturatzea da helburua. Herritarrek entitate horiei aurpegiak jartzeko, eta jakiteko zein lan egiten duten”, azaldu du Arantxa Berrotaran, Gizarte-zerbitzuetako zinegotzia. “27 erakunde eta elkarte bilduko dira, guztira, Butronen. “Bolondres aritzen den jendearentzako aitorpena ere bada”, erantsi du Berrotaranek.

Hondarribiko Udalak aurten Gobernuz Kanpoko Erakunde eta elkarteen artean denetara 123.393 euro banatuko ditu.

Parte hartuko duten erakunedak

ACABE, ADEMGI, AECC-Gipuzkoa, ASPARGI, ATZEGI, GAUTENA, AFAGI, GURUTZ GORRIA-HONDARRIBIA, NAGUSILAN. BEGISARE, ABAY, AYUDEMOS A UN@ NIÑ@, BAKERAKO LANKIDETZA BATZARREA, BEHAR BIDASOA, CALCUTA ONDOAN, DOA, CHIAPAS ENEA, ELAN Euskadi, EMIGRAD@S SIN FRONTERAS, LANKIDETZAKO INGENIATRITZA, OSCAR ROMERO, PROYDE-PROEGA, TAUPADAK, TXINGUDI VIDA eta FUNDACION VICENTE FERRER.


Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika