Hondarribia

TXOMIN SAGARZAZU ALKATEA HONDARRIBIKO HERRI-ERAGILE DESBERDINEKIN BILDUKO DA BERRIZ

Txomin Sagarzazu Hondarribiko Alkatea Hiriko hainbat alorretako ordezkariekin bilduko da datozen egunetan, Udalak hartu dituen erabakien berri zuzenean jakinarazteko asmoz, eta beren kezkak eta proposamenak entzuteko helburuarekin. Lehen hitzordua bihar asteazkenez izango da, 16:00etan, gizarte alorreko elkarteekin hain zuzen ere.

UDALA UDAZKENEKO URTEROKO ZUHAITZEN KIMAKETA LANEKIN HASI DA

Udala Hondarribiko hiri gunean eta erdi-hiri gunean zuhaitzak kimatzen hasia da. Pasa den astean kimaketa prozesua San Pedro kalean eta Portuan hasi zen eta orain herri osoan zehar zabaltzen ari da. Hala eman du aditzera gaur Gonzalo Carrionek, Obra eta Hirigintzako zinegotziak prentsaurrekoan.

‘BIDASOAKO DEPORTATUAK’ ERAKUSKETA ARMA PLAZAN AZAROAREN 9TIK 22RA

Bidasoako 90 deportatuak xede dituen erakusketa Hondarribiko Arma Plaza kultura eta turismo informazio puntuan egongo da ikusgai, azaroak 9tik 22ra. Hala eman dute aditzera gaur prentsaurrekoan, Txomin Sagarzazu Alkatea eta ARMA PLAZA Fundazioko presidenteak, Juan Luis Silanes Kulturako zinegotzia eta Fundazioko patronatoko presidente-ordeak, eta Peli Lekuona, Memoria Historikoa Bidasoan Elkarteko ordezkariak.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika