Hondarribiko Udalak 19 pertsona kontratatzeko hiru deialdi egingo ditu, LANBIDE Euskal Enplegu Zerbitzuarekin batera. Hala eman du aditzera gaur prentsaurrekoan Juan Mari Altunak, Pertsonal eta Antolamendurako zinegotziak.
Hondarribiko Udalak 19 pertsona kontratatzeko hiru deialdi egingo ditu, LANBIDE Euskal Enplegu Zerbitzuarekin batera. Hala eman du aditzera gaur prentsaurrekoan Juan Mari Altunak, Pertsonal eta Antolamendurako zinegotziak.
Datorren ostirala azaroak 20 arte zabalik dago Hondarribian abian jarri den eta ARMA PLAZA Fundazioak koordinatzen duen Enrike Lekuonaren omenezko Ikerketa beka deialdia. Informazio guztia www.armaplaza.eus gunean topa daiteke”.
Azken egunak dira Euskaraldian izena emateko. Azaroaren 20an hasiko da, eta osteguna 19 izango da azken eguna. Orain artean izena eman duten hondarribiarrak 1150 izan dira, eta azken egunak ditugu!
AMUA kultur elkarteak, Hondarribiko udalaren laguntza ordainezinarekin eta babes irmoarekin 2021eko Hondarribiko musika-film laburren I zinemaldia antolatuko dugu. Zinemaldiaren aur- kezpena 2020ko abenduaren 4an izango da Hondarribiko Itsas Etxea auditoriumean 19:30ean.
Hondarribiko Udalak etxebizitza hutsen alokairurako dirulaguntzen deialdia egin du. Laguntza hau jaso ahal izango dute Hondarribian etxebizitza hutsen titular izan eta Bizigune programan izena emana dutenek, eta Alokabiderekin programa horrek aurreikusten duen kontratua sinatua dutenek.
Hondarribiko Udala Eusko Jaurlaritzak abian jarri duen Euskadi Bono-Denda eta Euskadi Turismo Bonoa kanpainari atxiki zaio. Helburua programa honi atxikiak diren Hondarribiko establezimenduetan kontsumitzea sustatzea da, hala haien jarduerari eusten laguntzeko.