Hiriko gazteei ekitaldi eta jarduera ugari eskainiko dizkiete datozen asteotan

Ira, 2020

Ezohiko uda honen ostean, datozen asteotarako aisialdi eskaintza prestatzen hasi da Irungo Udaleko Gazteria saila. Saileko ordezkari Rebeca Gonzalezen ahotan, «programa erakargarri, dinamiko eta dibertigarria» prestatu diete hiriko gazteei Martindozeneako Gaztelekuan, beraz, ez dute aspertzeko aukerarik izango.

Ekitaldi edo saio guztietan parte hartu ahal izateko, aldez aurretik izena ematea beharrezkoa izango da, esteka honetan edo 609 706 471 telefono zenbakira deituta. Esteka berberean agenda osoaren gaineko xehetasun guztiak jaso dituzte.

Gaztelekuan, nola ez, neurri zorrotzak hartuko dituzte: musukoa erabiltzea derrigorrezkoa izango da eta distantziak ere mantendu beharko dira. Udaletik azaldu dutenez, azken orduko aldaketak egon daitezke, osasun egoeraren arabera.

Honakoa da egitaraua:

Hilak 29 (asteartea): Topaketak.

Hilak 30 (asteazkena): Topaketak.

Urriak 1 (osteguna): Laser tag saioa.

Urriak 2 (ostirala): Kazadora kustomizazio saioa.

Urriak 3 (larunbata): Surf saioa.

Urriak 6 (asteartea): Topagunea.

Urriak 7 (asteazkena): Graffiti tailerra.

Urriak 8 (osteguna): Topagunea.

Urriak 9 (ostirala): Tye Die tailerra.

Urriak 10 (larunbata): Errealitate birtuala.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika