HIRIA PRESTATZEN ARI DA 2018KO SAN PEDRO ETA SAN MARTZIAL JAIAK GOZATZEKO

Eka, 2018 Irun, programa de fiestas, actividades

Aurreikusten den jarduera programa jakitera eman du Irungo Udalak San Pedro eta San Martzial jaiak ospatzeko. Ekainaren 23tik uztailaren 1era, Irun jaietan egongo da udalerriko plaza eta kaleetan egingo diren mota guztietako 120 ekimenetik gora osatutako agenda batez.

Kulturako departamentuak nabarmendu du “Oso sanmartzial partizipatiboak izango direla”. Erabilgarri dagoen aurrekontuari dagokionez, jarduera horiek egiteko kopurua aurreko edizioetako ildoan dago. Zehazki, aurten, 340.695 eurora iritsi da.

Haurrentzako atrakzioak erreferentzietako bat izango dira berriro ere. Aldizkako egunetan kokatuko dira hiriko zazpi auzoetan. Auzoak: Katea, Behobia, Anzaran, Larreaundi, Anaka eta Belaskoenea. Gainera, haur-ikuskizunak egongo dira, eta familia osoarentzako emanaldiak; hala nola, kale-antzerkia, dantza emanaldiak, ohizko erraldoi eta buruhandiak, ohizko haurren pintura lehiaketa, etab. Ezaugarri teknikoengatik Amaia KZn egiten diren jarduerak izan ezik, gainerakoak kalean egingo dira.

Ez dira faltako ohiko hitzordu klasikoak, hala nola Jostaillu elkartearen bakailao txapelketa, igandean (hilak 24); herri bazkaria (hilak 23); ganadu azoka eta bakarrizketen jaialdia igandean (uztailak 1). Aurten Coria Castillo eta Félix el Gato izango dira bakarrizketariak.. San Martzial Gune ekimena iaz estreinatu zen tokiko arte-talentua bilatzeko, Izena emateko epea irekita dago eta izena ematen dutenen arabera, hilaren 26an egingo da Jenaro Etxeandian.

2018ko jaietako kontzertuak

Musikaren alorrean hauek dira aurreikusten diren kontzertuak:

- Hilaren 22an (ostirala), Sangre de Mono eta Glaukoma.

Hilaren 23an (larunbata) Zarata ETA "Esto no rock radical vasco” tributu-taldea

Hilaren 28an bertakoen txanda izango da: Lanbroa izango da Maldita Nerea taldearen gonbidatua.

Gainera, “jaietako aperitibo gisa”, emanaldi bat sartu da ETBko "Oholtzan" programaren barruan. ETBk Euskadiko eta Nafarroako hainbat herritan eta hiritan garbatzen dituen emanaldiak dira. Irungo grabaketan Nafarroako mariatxi talde baten kontzertua jasoko da. "Puro Relajo" dute izena eta gaztelaniaz zein euskaraz kantatzen dute. Muntaia handia da: apaingarriak, unitate mugikorra, 300 aulki eta dantza egiteko txoko bat ditu. Programan bertako kontuak aipatuko dira. Izan ere, Luis Marianoren abestiez gain, hiriko elkarteekiko lankidetzak ere izango dira, hala nola Atzokoak abesbatza eta Ondare ere bai, eta Ángel Pazos abeslariak banakako parte-hartzeak ere egingo ditu.

Kirola jaietan

Kirolaren alorrean, jaietako programan hogei bat proposamen daude, haien artean hauek nabarmentzen dira: 3x3 saskibaloi torneoa eta halterofilia torneoa, zeina Uranzu pilotalekutik Zabaltza plazara lekualdatuko baita hilaren 23an.

Jaietako agurra, saltokiak eta txosnak

Jaiak ekainaren 23an hasiko dira ofizialki, 21:30ean, Udaletxeko balkoitik Agur Ofiziala eginda. Aurten, Nagore Laffageren ama Asun Casasolaren eskutik izango da. Egun horretan, ohizkoa denez, San Juango arbola tradizionala jarriko da 19:00etan. Txistularien Bandaren emanaldiarekin; 20:45ean, aurreskua egingo da suaren ondoan, Kemen Dantza Taldearen eskutik, eta Agur Ofizialaren ondoren, alkateak sua piztuko du 21:45 aldera.

Bestalde, Luis Marianoko postuak ekainaren 17an jarriko dira, eta uztailaren 1era arte egongo dira irekita. Urdanibia plazako txosnei dagokienez, ekainaren 22tik uztailaren 1era irekiko dira.

Gazte Gunea

Hilaren 24an (igandea), 12.00etan inauguratuko da Gazte Gunea 'Holi" jai batez, Gaztelekuko Gj-k girotua. Ekitaldi hau hasiera izango da jarduera-multzo garrantzitsu baterako. Egun horretan uretako ekitaldiak egingo dira Dunboako kanalean, beste jardueren artean, parkour izango da protagonista, just dance lehiaketa bat egingo da eta kantu tailer bat egingo da Skola Music-en eskutik.

Hilaren 25ean, jarduerak arratsaldean hasiko dira rap, batukada, karaoke emanaldi batez eta 'Bagoaz' kontzertua Twim Melody YouTubeko duo ospetsuak aurkeztuko du, iaz ere izan zen bertan. Egunari amaiera emateko, Iban García dj-k itxiko du eguna 22:45ean. Hilaren 26a izango da Gazte Gunearen azken eguna. Beste batzuen artean hauek izango dira: graffiti lehiaketa bat, Skola Music-en batukada bat hainbat Dj bertsio ere bai.


Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika