HIGER BIDEA ITXITA ASTELEHENETIK OSTEGUNERA ASFALTATZE LANAK DIRELA ETA

Aza, 2020

Azaroaren 30etik abenduak 3ra, astelehenetik ostegunera, Higer bidea itxi egin beharko da errepidearen asfaltatze lanak egiteko. Hala eman du aditzera Gonzalo Carrionek, Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak.

“Nahitaez Pierre Lhande kaletik igo eta jaitsi beharko da, Kai Berritik, trafikoa arautzeko semaforo bat jarriko delarik”.

Txingudiko Zerbitzuak Arrokako biribilgunearen inguruetan egiten ari den Jaizkibel mendiko ekialdeko ezpondako mendi urak jasotzeko proiektuaren urrats berri bat emango da horrela. Gogoratu behar da proiektua 2019ko urrian hasi zela, 14 hilabeteko epea duela eta aurrekontua 2,3 milioi eurotakoa dela.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika