Hendaia

“Battela” eta “Ttiki” jatetxeak solidarioak.

Larunbatean, urtarrilak 2, bi jatetxeek bat egin zuten Txoko elkartean errezibituak diren pertsonei festa bazkari bat eskaintzeko. Gaur egungo testuinguru goibelean, keinu eskuzabal horrek irribarrea itzuli die, bazkal garaian, anitzetan ahaztuak diren pertsona batzuei, eta Battela eta Ttiki jatetxeetako taldeekin trukatzeko aukera izan dute ere. 30 otordu eraman dituzte horrela elkartearen egoitzara.

Kotte Ecenarro Hendaiako auzapezaren 2021erako agiantzak

Osasun krisia dela eta Herriak komunikatzeko zituen bideak berritu behar izan ditu. Halatan, bada, lehen aldia da Kotte Ecenarro Hendaiako auzapezak bideo baten bidez eman nahi dizkiela hendaiarrei agiantzak. Urte Berri on eta zoriontsua.

2020ko abenduaren 16ko kontseiluaren bilkura agiria

Kontseiluaren urteko azken bilkura atzo egin zen eta 20 puntu aztertu zituen, guztiak aho batez bozkatuak alde batera uzten baditugu Euskal Herriko Bizitegien Tokiko Plana (BTP-PLH) onartzean izan ziren bi abstentzioak; gai horretan mintzaldi anitz izan dira. Joera politiko guztiek ukan dute lurraldean egiazko arazo dugun gai horretaz mintzatzeko aukera.

Berriak ala gezurreria: «muga gainditzen duen» «gazteentzako» gida

Segurtasunerako tokiko batzordean, «mendekotasun jokamoldeei aitzina hartzeko eta haien aurka borrokatzeko eta arriskuak gutxitzeko lantaldean» gogoetan aritu dira gazteei bi gurpilen, trotineta elektrikoen eta mendekotasun jokamoldeen (alkohola eta drogak) gaineko araudiei buruz ematen zaien informazioaz.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika