Hendaiako Udal-Ludoteka berritu egin da eta aurrerantzean LUDO DRIVE-a eskainiko du.

Uzt, 2020

“Ikaste oporren” barnean, Hendaiako Herriko Etxeak zerbitzu berria eman du abian: jostailuak “drive” sistema bidez mailegatzea. Halatan, 6-14 urte arteko haurrek eman dezakete izena udal ludoteka elebidunaren jostailu zenbait urririk baliatu eta etxean jostatzeko.

ZER DA?

Guztion segurtasuna bermatzeko kontakturik gabeko joko-mailegu sistema da eta honako neurri hauek hartzen ditu bere baitan:

Jokoen jasotze eta itzultzea Ludotekako sarrera-atakan eginen da, horrela ez duzu autotik atera behar izango!

Maskararekin agertuko gara eta gel hidroalkoholiko poto bat izango da beti guztion eskura.

Jokoek koarentena-aldia, egiaztatze eta desinfektatze sakona jasango dute mailegu-zirkuituan sartu aurretik.

NOIZ IZANGO DA?

Uztaileko astearte, asteazken, ostegun eta ostiraletan, 15:00etatik 17:00etara, ALDEZ AURREKO HITZORDUAREKIN

NOLA ESKATU?

1 – Begiratu gure jokoen katalogoa Myludo.fr. Kolekzio osoa ikusi nahi izanez gero, behekaldean “Tous” ipintzen duen botoia sakatu.

*Esteka ez badabil: Myludo.fr webgunean “Découvrir” sakatu eta bilatzailean sartu “Hendaye” hitza. Gure logoa agertuko da eta honen azpian “Voir la collection de jeux”. Bertan sakatu eta gure jokoen zerrenda agertuko da.

Kasu, webgunea aukeraketa egiteko da soilik, hemendik ezin da jokoen erreserba egin.

2 – Gure jokoen zerrendatik grisez markatuta ez dauden jokoen artetik gehienez bi joko aukeratu (grisez daudenak momentuz ez daude erabiltzeko moduan).

3 – 06 76 75 74 62 zenbakira deitu asteartetik ostiralera 15:00etatik 17:00ak bitarte, edo mezu bat bidali ludotheque@hendaye.com -era, izena eta eskatu nahi dituzun jokoen zerrenda adierazten eta Ludo Drive hitzordua erreserbatzen,

4 – Geltokiko 1.mailako eskola, Doleac Karrikan, hitzorduaren egunean Ludotekako sarrera-atakara hurbildu eta jokoak emango dizkizugu. Jokoen itzuleraren data bertan finkatuko dugu elkarrekin.

5- Jokoak itzuli ondoren, koarentenan gordeko dira aparteko poltsa batean eta desinfektatuak izango dira.

MESEDEZ

. Hitzordura maskarekin eta finkatutako orduan etorri.

. Jokoan arazorik ikusten baduzu, jakinaraz iezaguzu konponketa aurreratu ahal izateko.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika