HENDAIAKO "SÓLO EN SCÈNE" JAIALDIAK LAUGARREN EDIZIOA

Ots, 2018 Hendaia, teatro, solo en escena, espectáculos

Hendaiako "Solo en scène" jaialdiak laugarren edizioa izango du otsailaren 16tik 28ra Mendi Zolan. Jaialdi honen xedea da arte diziplina askori lekua ematea; baldintza bakarra da, betiere eszenalekuan interpretatzaile edo artista bakarra izatea. Bitxia, ezta?

Hendaiako "Solo en scène" jaialdiak laugarren edizioa izango du otsailaren 16tik 28ra Mendi Zolan. Jaialdi honen xedea da arte diziplina askori lekua ematea; baldintza bakarra da, betiere eszenalekuan interpretatzaile edo artista bakarra izatea. Bitxia, ezta?

Jaialdiko hiru egun horietan aurkeztuko diren ikuskizunak aukeratzeko arduradunak Hendaiako Herriko Etxeko Kultur taldeko kideak izango dira, proposamenak "Mixage and Region-en-scene" sarearen, hau da, urtero eskualdea erakusteko egiten den ekitaldiaren bidez, hautatu ahal izan baitituzte.

Lau ikuskizun hiru egunetan

"Solo en scène" jaialdiko programa hainbat diziplinatako lau ikuskizunek osatzen dute; horiek Mendi Zolan kulturgunean ikusi ahalko dira otsailaren 16tik (ostirala) 18ra (igandea). Sarreren prezioa 12 euroko da, 6 euro tarifa murriztua. Sarrerak Mendi Zolan kulturgunean har daitezke.

– "SOIF" [ Dantza/Antzerkia] VANDAVAL Konpainia [Toulouse] 2018-02-16 – MENDI ZOLAN – 20h30

≅ 45mn – 12€ / 6€ – 13 urtetik aurrera

Arte zuzendaritza, gidoia eta interpretazioa: Carmela Acuyo

– "URBAN ET ORBITCH" [CLOWN SOLOA] MICROSILLON Konpainia[ Lassalle ] 2018-02-17 – MENDI ZOLAN – 20h30

≅ 65mn – 12€ / 6€ – 10 urtetik aurrera

Egilea eta interpretea: Boris Arquier

Eszena-zuzendaria: Patricia Marinier

-"3D" [CIRQUE] Cie HMG [Toulouse] 2018-02-18 – MENDI ZOLAN – 17h

≅ 30mn – 12€ / 6€ / 4€ (2 eguneko abonamendua hartzen bada)

5 urtetik aurrera

Egilea eta interpretea: Jonathan Guichard

- "NIGARA ZUEK" [ MUSIKA ] ANDER FERNANDEZ [ Hendaia ] 2018-02-18 – MENDI ZOLAN – 18h00

≅ 45mn – 12€ / 6€ / 4€ (2 eguneko abonamendua hartzen bada)

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika