HASIA DA DAGOENEKO ARGAZKIEN HAUTAKETA 2019KO UDAL EGUTEGIRAKO

Aza, 2018 Irun, egutegia

Irungo Udalak argitaratuko duen 2019ko udal egutegia orain arte partaidetza handiena lortu duena izango da. Datorren urteko almanaka osatzeko irudiak jasotzeko epea amaituta, 367 argazki jaso dira, 2018korako datua handiagotuz, orduan 328 ekarpen izan ziren eta.

Udal egutegiaren hari-gidaria hiriko txokoen irudiak izango dira.  Gutako bakoitzarentzat hain bereziak diren tokien argazkiak, edo hiriko toki ezagunen bestelako ideia ematen duten ikuspegi horietakoak.

Hurrengo urratsean, hamahiru irudi hautatuko dira, bat hilabete bakoitzeko eta azala, AFI Irungo Argazkilarien Elkartearen eskutik, elkarte horrek udalarekin lankidetzan diharduelako udal egutegia argitaratzeko.


Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika