HASI DA EUSKARALDIAREN 2020ko EDIZIOA

Aza, 2020

Ostiral honetatik abenduaren 4ra bitartean, Euskaraldiaren 2020ko edizioan parte hartuko du Irunek. Euskara Arloak jakinarazi duenez, luzatu egin da herritarrek izena emateko epea, azaroaren 24ra arte, eta, horrela, ahobizi edo belarriprest txapak jasotzeko epea ere luzatu da. Zehazki, egun eta ordu hauetan jaso ahalko dira txapak, udal euskaltegian: 23an eta 24an, goizez, 11:00etatik 13:00etara bitartean, eta arratsaldez, 16:30etik 19:30era bitartean.

Orain arte, 1.520 ahobizik eta 425 belarriprestek eman dute izena, eta, entitateei dagokienez, 92k, zeinek euskaraz aritzeko 400 arigune ere sortuko dituzten.

Euskararen Nazioarteko Eguna

Euskara Arloak parte hartzera animatu ditu herritarrak. Euskaraldiari buruzko informazio guztia, baita hirian Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko aurreikusi diren jarduerei buruzkoa, udal webgunean ikus daiteke, www.irun.org helbidean. Programatutako ekitaldiei dagokienez, jakinarazi dutenez, agortu egin dira Ene Kantak hilaren 27an ematekoa den ikuskizunerako sarrera guztiak.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika