Hasi da autodefentsa feministako ikastaroan izena emateko epea

Aza, 2020

Online emango da tailerra, Irungo Udaleko Ahalduntze Eskolaren barruan.

Covid-19aren pandemiak eragindako egoera dela-eta, Ahalduntze Eskolak aurtengo eskaintza egokitu du, eta, parte hartzaileei beren autoestimua hobetzeko eta eguneroko bizitzan sortzen diren oztopoak gainditzeko abilezia eta baliabide pertsonalak emateko asmoz, berriki, unean uneko egoeraren eta osasun agintariek unean-unean ezarritako neurrien arabera aurrez aurrekoak zein Internet bidezkoak izan daitezkeen tailer batzuk proposatu ditu.

Besteak beste, eduki hauek landuko dira ikastaroetan: komunikazio moldeak, komunikatzeko oztopoak saihesteko moduak, kritika egiteko eta onartzeko moduak, ez esateko eta errudun ez sentitzeko ikaskuntza, haserrea eta desadostasuna ulertzeko eta bideratzeko moduak, emozioak eta estresaren kontrola, eta kultura eta generoa. Une honetan, autodefentsa feministako tailerrean izena eman daiteke: online izango da, azaroaren 27an eta abenduaren 4an eta 11n, 17:00etatik 20:00etara bitartean.

Ekimen horren esparruan, emakumeek indarkeria matxistari aurre egiteko gaitasuna landuko da, eta, horretarako, teknika fisikoez gain, defentsa tresna psikologikoak eskainiko dira. Elkarri noren bizipenen berri emateko gune bat izango da, erasoak eta indarkeriaren alderdi guztiak identifikatzen ikasteko eta haiei aurre egiteko bideak bilatzeko leku bat, eta, aldi berean, erasoak eta indarkeria desagerrarazteko alternatiba eta estrategietan sakonduko du. 16 urtetik gorako emakumeek parte hartu ahalko dute.

Azaroaren 10etik 24ra bitartean eman ahalko da izena, Udalaren webgunearen bidez.

Argazkia: Foto de Mano creado por karlyukav - www.freepik.es

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika