GURS-EKO KONTZENTRAZIO EREMUA ERAKUSKETAN ETA DOKUMENTALEAN IGANDEAN

Mai, 2018 Hondarribia, Arma Plaza, Gurs

Maiatzaren 20 arte ARMA PLAZAn zabalik dagoen erakusketa baten bidez eta igandean Itsas Etxea Auditoriumean 19:00etan emango dokumental batekin, lehen eskutik jasotzen ari gara Hondarribitik 125 kilometro eskasera zegoen Gurs kontzentrazio eremuan gertatu zena.

Hala, maiatzaren 13an igandean Itsas Etxea Auditoriumean ‘Gurs, un recuerdo desde el olvido’ dokumentala eskainiko da. Proiekzioan errefuxiatuen eremutik bizirik atera ziren bi pertsona izango dira. Eta esan bezala, AskatasunArte elkarteak maiatzaren 20a arte erakusketa zabalik du ARMA PLAZAko kultur eta turismo informazio gunean.

Dokumentalerako sarrerak 2 eurotan saltzen dira ARMA PLAZAn larunbaterarte, Itsas Etxea Auditoriumean igandean 17:00etatik eta https://ticket.kutxabank.es/ gunean.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika