GUADALUPEKO GOTORLEKUAREN EZAGUTU GABEKO ARGAZKIEN BISITA ETA ERAKUSKETA IREKIERA BIHAR

Ots, 2019 Hondarribia, Arma Plaza

ARMA PLAZA Fundazioaren eskutik, ‘Denboraren makina Guadalupeko Gotorlekuan. Juan Rocaren argazki bilduma’ da otsaileko ‘Ezagutu zure hiria’ programaren gaia. Atzo ARMA PLAZA eraikineko bigarren solairuan Juan Antonio Saez historian doktorea eta gotorleku modernoetan adituak eman zuen hitzaldia, lehen urrats moduan.

Bigarrena bihar goizeko 11:00etan emango da. Saez beraren eskutik, ARMA PLAZAn irekiko den erakusketara bisita gidatua egingo da. Ondoren, erakusketa irekia geratuko da datorren otsailaren 24 bitarte.

Juan Roca-ren Guadalupeko Gotorlekuaren argitaratu gabeko argazki lanak ikusi ahal izango dira. Roca ingeniari militarraren 38 argazki dira, inongo komentariorik gabe doazenak. Argazki bakoitzak izen soil bat darama gaineko aldean.

Lana noiz egin zen ezin da zehazki jakin, baina bai 1903. urtea baina lehenagokoa dela, urte hortan hil baitzen Roca. Horietako batzuetan, gotorlekua eraikitzeko ipini ziren kanpalekuak ageri dira.


Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika