GUADALUPEKO BUNKERRETARA BISITA BIRTUALA PROPOSATZEN DU ARMA PLAZA FUNDAZIOAK

Mai, 2020

Guadalupeko gotorlekua pandemiagatik ireki ondoren, oraingoan 245 Erresistentzia Gunean, hau da, Hondarribiko Guadalupe inguruko bunkerretan aritzeko txanda da.

“50 hamar bunker horiek 1945 eta 1946 urteen artean egin ziren, Pirinioen Defentsarako Erakundearen barruan, eta Hondarribiko udal-mugartean dauden guztien zati txiki bat baino ez dira” esan du Juan Luis Silanesek, Udaleko Kultura zinegotziak eta ARMA PLAZA Fundazioko presidenteordeak.

“Gotorleku hauetako asko erabat estalita zeuden eta denborarekin begien bistan geratu dira. Beste asko, oraindik, giza begiarentzat ezkutatuta daude. ARMA PLAZA Fundaziotik, Juan Antonio Sáez-en laguntzarekin, hormigoi eta altzairuzko metro baten atzean ezkutatzen dena erakutsi nahi dizuegu. Eskerrak eman nahi dizkiot egiten ari den lan bikainarengatik, uste dut oso aportazio garrantzitsua egiten ari dela”.

“Argi utzi nahiko nuke, bisita birtual honetan agertzen diren bunkerretara ez hurbiltzeko eskaria. Izan ere, horietako asko jabetza pribatuan kokatuta daude, beste batzuek sarbide arriskutsuak dituzte, eta beste batzuk lokalizatzea zaila da, lurrez erdi estalita daudelako.

Sekretua ezagutzera animatzen bazarete, jarrian duzuten estekan ezkutatzen den bisita birtuala egin besterik ez duzute:

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika