GU ERE BERTSOTAN EGITASMOA IRUNEN

Api, 2019 Irun, Bertso

Maiatzaren 7, 14 eta 21ean, asteartearekin, ospatuko dira Amaia Kultur Zentroan 2018-2019 ikasturteko Bertso Jaialdien lau saioak.

Hiru saio izango dira arratsaldeko 15:00etan: maiatzaren 7an Eguzkitza eta El Pilar ikastetxeko ikasleak arituko dira; maiatzaren 14an, arratsaldeko 15:00etan Elatzeta eta Eguzkitza ikastetxeetakoak eta egun berean baina 18:00etan Toki Alai ikastetxekoak. Azkenik, maiatzaren 21ean Dunboa eta Belaskoeneakoak. Sarrera librea eta doan izango da.

Maiatzaren 14an, arratsaldeko 18:00etako saio bakarrean Toki Alai ikastetxeko ikasleak arituko dira. Azken honetara joateko, partehartzaileek bina sarrera izango dituzte familientzat eta gainerakoak hiritarren esku jarriko dira; hau da, sarrerak hartu beharko dira Luis Marianoko Turismo bulegoan, maiatzaren 8tik aurrera, dohainik, bi sarrera laguneko, aforo kontua dela eta.

Belaskoenea, Dunboa, Eguzkitza, Elatzeta, El Pilar eta Toki Alai ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleak arituko dira bertsotan eta ikasturte osoan “Gu ere bertsotan” egitasmoaren baitan egindako lana jendearen aurrean aurkeztuko dute, Ander Lizarralde eta Unai Ormaetxea bertsolarien gidaritzapean.


Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika