GAZTEGUNE

Eka, 2017 Irun, Gazteartean, San Pedro eta Martzial festak

Gazteriako arloak bigarren urtez antolatu duen programa hau 2016ko aurrekontu parte hartzaileetatik datorren egitaraua da.

Irunen gazteek San Martzial festa egunetan duten hutsunea osatzeko sortua izan den programazioa da. "Gazteriako arloan, irunen behar bat zegoela argi genuen, konturatu ginen San Martzialetan gazteek ez dutela eduki beharko luketen lekua. Ez zituztela beraiei zuzendutako ekintzak. Beraz, hau ikusita gazteei zuzendutako espazio bereziak antolatzea interesgarria iruditu zaigu. Gazteek dibertsioz betetako ekintzez disfrutatu ahal izango dute Euskal Jai frontoian jarriko den karpan. Gainera ekintzak garatzerako orduan, gazteen ideiak eta iritziak jaso dira, aktibitate egokiak eta erakargarriak izan daitezen" azaldu du ordezkariak.

Karpa bat Istillaga Plazan

Esan bezala, Irunen karpa handi bat jarriko da Istillaga Plazan eta bertan hainbat jarduera interesgarri garatuko dira, esaterako ekainak 25ean Gazteguneren inagurazioa HOLI festa batekin ospatzeaz gain, Dunboako kanalean ur ekintzak antolatu dira, Paddle Surf-a, Ur Puzgarriak, etab. bezalako kirolak. Gainera, Santiagotik Karparaino Peña Poteo Txarangak giroa alaituko du.

Dany Sampayo ere izango dugu herrian, momentuko "Traceurs" onena. Bestalde, Garikoitz C. Muruak Musica&Graffiti proiektua zuzenean eskainiko du, musika eta graffitien bitartez hiriko arteari ateak irekiz. Egun honetan kontzertuak ere izango ditugu, "La Basu", "Aneguria" eta "Huntza" taldeen kontzertuak.

Ekainak 26an

Ekainak 26an, ordea, Ivan Despertavlogs, Haizea Gallagher eta Larrusketch youtuber ezagunen bisita izango dugu, baita Twin Melody bikotearen bisita ere, egun entzuten diren abestiak bertsionatuko dituzte. Eta egunari amaiera emateko Oihan Vega DJaren eskutik diskofesta.

Ekainak 27an

Azkenik, ekainak 27an, Gaztegune-ren azken egunean, Bocabeats Komedia-ren eskutik hainbat abesti popular, rap abesti edo aktuazio nahasiko dituen aktuazioa izango dugu, hainbat kontzertuz gain; Reggea, rap eta dancehall estiloko "Soma Sound Sistem" taldearen kontzertua, baita Rock, ska eta folk estiloko "Brigada Improductiva" taldearen kontzertua eta "Psyco Clown" taldearen kontzertua. Pirotekniaz eta argi efektuek lagunduko duten ikuskizuna izango dena.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika