GAZTEGUNE 2018

Eka, 2018 Irun, Gazteartean, San Pedro eta Martzial festak

2016ko aurrekontu partizipatiboetatik sortutako programa bat da Gaztegune, eta Gazteria departamentuak antolatzen du hirugarren urtez jarraian. Irungo gazteek jaietan dituzten beharrak osatzeko sortu zen programa hori. Jarduera ugari programatu izan dira, etxeko gazteentzat pentsatuta.

Karpa, Istillaga plazan, ekainaren 24tik 26ra

Hiru egunetan, karpa handi bat jarriko da Istillaga plazan, Irungo Santiago auzoan, hainbat jarduera gozatu ahal izateko.

Ekainaren 24an, igandean, 12:30ean inauguratuko da Gaztegune, HOLI jai bat eginez; Bertan, koloretako hautsak botako dira airera, Gaztelekuko DJal jai barrutia musikaz girotzen duten bitartean. Uretako jarduerak ere gozatu ahal izango dira Dunboako kanalean, esaterako: Paddle Surf, uretako puzgarriak, etab. 17:00etan, PARKOUR TAILERRA ETA ERAKUSTALDIA egingo da Dani Sampayorekin, eta ordu berean, JUST DANCE LEHIAKETA, “Desperta Vlogs" Iban Garciarekin.

Kontzertuei dagokienez, 19:00etan, NOGEN taldeak joko du; 20:30ean, KANTU TAILERRAREN ETA SKOLA MUSIKEN KONTZERTUAK, eta 22:30ean, DISKOFESTA TXURRU DJarekin.

Astelehena, ekainak 25

Ekainaren 25ean, astelehenean, 17:00etan, OILAR BORROKA izango da LA BASUrekin. 17:30ean, DINBI BANDA BATUKADA gozatuko dugu, San Juan plazatik Gazteguneraino. 18:30ean, KARAOKE LEHIAKETA, TWIN MELODY + M&G TALDEAK AURKEZTUTA. 20:30ean, BAGOAZ PROGRAMAN hautatuko 8 artistek eskainiko dute emanaldia. 22:30ean, berriz ere FESTAN BLAI DISKOFESTA IBAN GARCIA SHOW DJ-AREKIN

Asteartea, ekainak 26

Eta amaitzeko, ekainaren 26an, GRAFITI LEHIAKETARA joan ahal izango dira gazte irundarrak, Manu Navarro eta Malen Arozenarekin. 17:30ean, SKOLA MUSIKEN BATUKADA, San Juan plazatik irten eta Gazteguneraino. 18:30ean, SHOW DJ K-POP HYUNG eta COSPLAY LEHIAKETA; eta 20:00etan, MARKELIN SHOW DJaren emanaldia. 22:30ean, DISKOFESTA OIHAN VEGA SHOW DJarekin.


Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika