GAZTEARTEAN EXPO EKIMENAREN PROPOSAMEN BERRIA

Aza, 2018 Irun, Gazteleku

Larunbat arratsaldetik, Gazteartean Expo erakusketa berria ikusi ahalko da Martindozenea Gaztelekuan, Irungo udaleko Gazteria arloak antolatuta. "Irrimarra" izenburua du eta Zumaiko Irene Irureta eta Galdakaoko Karmele Gorroño artista gazteen obra da.

Erakusketa horretan, berdintasunari buruzko hamar ilustrazio erakusten dira. Lan gehienak Emakundek bultzatzen duen eskola agendaren parte dira. Testu motz ondoan dutela, gazteak hausnarketa egitera gonbidatzen dute.

"Irrimarra" sorkuntzazko bikoteak izena ematen dio erakusketari, eta Irene Iruretak eta Karmele Gorroñok eratzen dute. Unibertsitate garaitik ezagutzen dute elkar, biak Arte Ederretako lizentziaturaz ari zirela. Harrezkeroztik, baterako lanak egin zituzten, eta 2016an lan kolektiboa profesionalizatzea erabaki zuten Irrimarra izenaz. Mota askotako lanak burutzen dituzte, hala nola muralak, kartelak, album ilustratuak eta tailerra, eta betiere ilustrazioa abiapuntua dela.

“Gure artista gazteen eskurat jartzen dugu Gaztelekuaren eremua, beraien lanak erakutsi ahal izan ditzaten. Edukiak betik teknika bitxiez edo ez ohikoez tratatzen dira eta horiek hedatzen laguntzeaz gain, erakusketa parte-hartzaileak izan daitezela ahalegintzen gara, Gaztelekua erabiltzen dutenek ere parte hartu ahal izan dezaten” azaldu du Mónica Martínez Gazteria ordezkariak.

Erakusketa ikusi ahalko da Gaztelekua irekita dagoenean (astearte, asteazken eta ostegunean, 17:00etatik 20:00etara, eta ostiral eta larunbatean, 17:00etatik 21:00etara). azaroaren 10etik abenduaren 8ra arte Instalazioko erabiltzaileek ekimen horretan parte hartu ahal izango dute Irrimarraren teknikez baliatuz, eta horma-irudi bat eratuko dute Gaztelekuaren geletako batean.


Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika