GAZTE-TEK DOAKO TAILERRAK BERRIZ ERE IRUNEN

Aza, 2019

Irungo Udalak Bidasoa biziriken bidez Eguberrietako eskolako oporraldietan haur eta gazteentzako tailer teknologikoen programa berri bat antolatzen ari da Irun Ekintzan Garapen Ekonomiko eta Enplegurako Itunaren esparruan, Bidasoa biziriken lankidetzaz. Tailer hauen xedea da ekintzailetza sortzailea akuilatzea eta espiritu ekintzailea esnatzea adin goiztiarretatik, teknologia berriak ezagutzera emanez robotikari, programazioari edo gauzen Interneti buruzko zenbait tailerren bidez.

TAILERRAK 2019

EGUBERRIETAKO PAISAIA

Tailer honetan parte-hartzaileek motorren, txirriken, egituren eta hainbat mekanismoen eragingailu programatzen ikasiko dute. Elur malutak marrazten dituzten hainbat makina (espirografoak) sortuko dira. Geroago, malutak moztu eta itsatsi egingo dira, eta malutez osatutako lerroak sortu dira eta hainbat tokitan ezarriko dira espazioa betetzeko. WeDo eta Lego Mindstorms EV3 plataformak erabiliz, maluten lerroak mugituko dituen makina bat sortuko da, mugimenduaren efektua lortzeko.

Data: abenduak 23 eta 24

Ordutegiak: de 9:30 a 13:30

Adina: 8 eta 12 urte bitartekoentzat

Data: abenduak 26 eta 27

Ordutegiak: de 9:30 a 13:30

Adina: 8 eta 12 urte bitartekoentzat

LAB EXPLORER ASMATZAILEA: IOT EGUBERRIETAN

Tailer honetan, parte-hartzaileak gauzen Interneti aplikatzen zaion teknologiari hurbilduko dira. SP8266 plaka programatzen ikasiko dute eta plaka horrekin, besteak beste, eguberrietako zuhaitzaren argiak piztu edo itzali ahalko dituzte telefono mugikor batetik, baita alarmak sortu,… eta abar ere.

Data: abenduak 30 eta 31 eta urtarrilak 2 eta 3

Ordutegiak: de 9:00 a 13:30

Adina: 12 eta 17 urte bitartekoentzat

LAB GENIUS ASMATZAILEA: EGUBERRIETAN DATOZ MBOT, TYNKER

Tailer honetan, parte-hartzaileek Mbot robota programatzen ikasiko dute. Mugimenduak motorrei adierazten ikasiko dute, robotak Eguberrietako zuhaitzeko opariak eskuratu ahal izan ditzan.

Data: abenduak 30 eta 31

Ordutegiak: de 09:30 a 13:30

Adina: 8 eta 11 urte bitartekoentzat

GIRLS&TECH: COZMO ROBOTA

Tailer honetako parte-hartzaileek COZMO aurpegiak ezagutzen dituen robotaren berri izango dute, baita bere osagaiak eta aplikazio nagusia ere. Ikasleek patroiak eta aurpegiak ezagutzeko ikusmen artifizialeko modulua erabiliko dute; izan ere, robota mugitzeko eta aurpegiak eta ahotsak ezagutzeko gai da.

Data: urtarrilak 2 eta 3

Ordutegiak: de 9:30 a 13:30

Adina: 8 eta 11 urte bitartekoentzat

Izen-emateak

Gure helburua parte-hartzaile kopururik handienari tokia ematea da tailerretan eta parte-hartzea ahalik eta zuzenena lortzea; horretarako, honako prozedura hau ezarri dugu:

Tailerretarako izen-emateak jasotzen diren ordenan egiten dira.

Tailer batean baino gehiagotan eman ahal duzu izena lehentasuna markatuz; baina bakarrik parte hartuko duzu plazak geratuz gero.

IZEN-EMATEAK hemen: azaroaren 25etik 1era (egun hori barne).


Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika