GAZTE-TEK DOAKO TAILERRAK BERRIZ ERE HONDARRIBIAN

Eka, 2019 Hondarribia, Gaztea

Hondarribiko Udalak GazteTEK doako tailerren bosgarrena edizioa egingo du aurtengo udan. Uztailaren 8tik 15era 8 eta 11 urteko gazteek Itsas Etxe Auditoriumean ospatuko diren bi tailer teknologikoetaz gozatzeko aukera izango dute. Izen ematea Udaleko webgunean  eta Javier Ugarte kaleko Gazte Informazio Bulegoan egin ahal izango da astelehenetik aurrera.

Ikasi modu dibertigarri, sortzaile eta interaktibo batean

Ekintzailetza sortzailea akuilatzea eta espiritu ekintzailea esnatzea adin goiztiarretatik, teknologia berriak ezagutzera emanez bideo-jokoen diseinuari, programazioari eta robotikari buruzko zenbait tailerren bidez. Jarduera horiek guztiak praktikoak izango dira; intuizio-tresna erabilerrazak erabiliko dira, trebetasun sortzaileak sustatzen lagunduko dutenak.

“TECHNO OLIMPIC GAMES" tailerra (uztailaren 8tik 12ra)

Tailer honetan, plataformak erabiliz parte-hartzaileek beraiek diseinatu eta sortutako robot prototipoak eraikitzen eta programatzen ikasiko dute. Parte-hartzaileak une oro monitore batek lagunduta egongo dira. Hark lagunduko die erronka teknologikoak prestatzen eta gainditzen, jokoen mekanika hezkuntzaren eremura eramanez eta STEAM kontzeptuetan oinarrituz (zientzia, teknologia, ingeniaritza, artea eta matematikak).

Tailerraren ardatza izango da tresna robotikoekin kirol olinpikoak erreproduzitzea. Parte-hartzaileek beraiek eraikitako prototipoak erabiliz, zenbait proba gainditu beharko dituzte beraiek, eta astea amaitzean, dominak banatuko zaizkie guztiei. Dominak ere parte-hartzaileek diseinatuak izango dira.

“BIDEO JOKOEN DISEINUA” tailerra (uztailak 15-19)

Tailerraren helburua da ikasleak oso era ludikoan prestatzea programazioaren munduan, emaitza onak lortuz, oso motibagarriak direlako.

Bideo-jokoak sortzeko “Construct 2” plataforma erabiliz programatzen ikasiko dute ikasleek. Programazioak arazoak konpontzen irakasten die ikasleei, eta horretarako, modu sortzailean, sekuentzialean eta egituratuan eta interaktiboan haiei nola aurre egin irakatsiko zaie.

Ekintza hauek Hondarribia Abian, Hondarribiko Enplegu eta Garapen Ekonomikoaren aldeko planaren baitan antolatzen dira Bidasoa biziriken lankidetzarekin

INFOMAZIO OROKORRA

Ordutegia: goizez: 9:30etik 13:30era

Lekua: Itsas Etxea  Auditoriuma (atzealdean) Hondarribia.

IZEN EMATEA

Online izena ematea: Hondarribiko Udalaren webetik ekainaren 3tik 8ra

Gazte informazio bulegoa: Javier Ugarte 6. Tel: 943 64 47 52

Hondarribiko Udala – Gazteria Arloa:   943 11 12 13  -  943 11 12 11


Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika