GAZTE-TEK DOAKO TAILERRAK BERRIZ ERE HONDARRIBIAN

Aza, 2019 Hondarribia, Gaztea

Hondarribiko Udaleko Gazteria departamentuak, GazteTEK tailerren seigarren edizioa egingo du Gabonetan. Ekintza hauek Hondarribia Abian, Hondarribiko Enplegu eta Garapen Ekonomikoaren aldeko planaren baitan antolatzen dira Bidasoa Biziriken lankidetzarekin.

 Izen ematea Udaleko webgunean  eta Javier Ugarte kaleko Gazte Informazio Bulegoan egin ahal izango da astelehenetik aurrera.

Ikasi modu dibertigarri, sortzaile eta interaktibo batean


Ekintzailetza sortzailea akuilatzea eta espiritu ekintzailea esnatzea adin goiztiarretatik, teknologia berriak ezagutzera emanez bideo-jokoen diseinuari, programazioari eta robotikari buruzko zenbait tailerren bidez. Jarduera horiek guztiak praktikoak izango dira; intuizio-tresna erabilerrazak erabiliko dira, trebetasun sortzaileak sustatzen lagunduko dutenak.

"Detektibeak eta lapurrak": Tailer honekin irakatsiko da bideozaintza sistema bat diseinatzen, tresna mota guztiak eraikiz eta programatuz. Parte-hartzaile guztien artean trebetasun erronkak eraiki eta diseinatuko dituzte, protagonistak izango dira ihesaldi eta jazarpen batean ibilgailu robotikoekin, lapur eta detektibeen bideojoko bat garatuko dute eta beraiek egindako hologramarekin jolastuko dute, eta abar.

"Robotika Txapelketa”" Tailerra: Tailer honetako partaideek taldean lan egingo dute eta estrategia bat pentsatuko dute haien robota diseinatzeko, muntatzeko eta programatzeko, eta azkenik entsegu-akats prozesu bati ekingo diote haien makinaren trebetasunak perfekzionatzeko. Tailerraren azken egunean lehiaketa bat egingo da, eta gaia eta zailtasuna adin mailaren araberakoa izango da. Erabiliko den plataforma teknologikoa Lego Mindstorm EV3 da (tailer honetan parte hartzeko ez da robotikako ezagutzarik izan behar).


INFOMAZIO OROKORRA

Ordutegia: goizez: 9:30etik 13:30era

Lekua: Itsas Etxea  Auditoriuma (atzealdean) Hondarribia.

IZEN EMATEA

Online izena ematea: Hondarribiko Udalaren webetik

Gazte informazio bulegoa: Javier Ugarte 6. Tel: 943 64 47 52

Hondarribiko Udala – Gazteria Arloa:   943 11 12 13  -  943 11 12 11


Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika