GAURTIK IREKITA UDA JOLAS-EN PARTE HARTZEKO AURRETIKO IZENEMATEA

Mar, 2020 Hondarribia, juventud, niños, verano

Uda Jolaseri esker gure hiriko 5 eta 11 urte bitarteko neska-mutikoei aisialdirako jarduerak eskaintzen zaizkie udan, hezkuntza-espazioaren bitartez talde-esperientzia positiboak sustatuz.

Horrekin, taldea osatzen duten kide guztien (haur nahiz begiraleen) arteko harremanak garatzen dira, ohikoa ez den hezkuntza-espazioan. Berdinen artean banakako garapena bultzatuz. Euskara egunerokotasunean modu arruntean erabiliz.

Besteak beste, neska-mutiko guztietara egokitutako hainbat jarduera proposatuko dira: Elkar ezagutzeko jolasak, Kirol-jolasak, Jolas eta dinamika kooperatiboak, Tailerrak eta eskulanak, Txangoak eta kanpoko jarduerak

INFORMAZIO GEHIAGO ETA AURRETIKO IZEN EMATEA HEMEN

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika